XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Esnearena zure kulpa da.

Zu zaude etxean egun guztian - ihardetsi dio Caprichok zotin artetik.

Pim-pim, erantzun beharrean, mutu dago.

Ez daki zer esan eta ez da erraza korapiloari irtenbidea topatzea.

- Ez dakit nola esan behar diren gauzak.

Askotan tontatuta ez ote zauden pentsatzen jartzen naiz - esan du azkenean Pim-pimek, neskari heltzetik lagaz.

- Ez dut berriz egingo.

Komonean zaudela ez naiz gehiago sartuko.

Capricho logure da.

Gau osoz itzarririk aritu da bezero bila eta orain mantapeko gozoa besterik ez du nahi.

Pim-pim eskutik heldu eta oherantz ekarri du.

- Zer egingo dugu orain? - galdegin du Pim-pimek.

Jolasean hasi da Capricho.

Besterik ez daki zer egin.

- Zerbait egin beharrean gaude - berriro ere Pimpimek.

- Bai, bainan zer? - Ez dakit.

Hemendik alde behintzat.

Lo. Caprichok ez dauka besterik buruan.

Nekaturik dago eta hotzaren aitzakian kutxararena egin dio Pimpimi.

Elkar loturik daude estufarena ahaztu nahiz.

- Noiz kendu zenidan? Atzo gauera arte ez nintzen konturatu.

- Sekretoa. Esango banizu, hurrengoan beste zerbait asmatu beharko nuke.

Ez dizut esango -erantzun dio Caprichok.

Pim-pimek Caprichoren erantzunaz konformatu behar izan du.

Beti izan da horrelaxe: azkenean berak nahi duena egiten du beti.

- Barcelonara joango gara arratsaldeko trenean.

Concha topatzen dutenean berehala etorriko dira hona.

- Atea ondo itxita laga dut.